XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

0. METODOLOGIA.

0.1. SARRERA.

Merkatal iharduera, berau produkzio, kostu eta errenten alderdi ekonomikoen aldetik begiratuta, oso saihetsetik estudiatua izan da, eta horri buruz daukagun informazio estatistikoa oso urria da bai nazioaren eta bai eskualdeen mailan ere.

Esan daiteke merkatal sektorearen garrantzia, biztanleria enplegatuaren arabera, %12tik gorakoa dela, eta Euskadiko Komunitate Autonomoko Barne-Produktu Gordinera egindako ekarpena %11 koa izan dela 1988an.

Euskadiko Komunitate Autonomoko Merkatal Sektoreko Kontuak, iharduera horri buruz egindako ikerketa zabal baten emaitza da.

Ikerketa hori 1986an hasi zen, Euskadiko Komunitate Autonomoko 1985eko Input-Output Taula eskualdetarrak egiteko motiboz, eta sakonetik nahi zuen sektore horren egitura ekonomikoa aztertu.

1986an hasi eta Eusko Jaurlaritzako Industria eta Merkatal Departamentuarekin batera EUSTATek egin zuen merkatal establezimenduen zentsuari esker, merkatal sektorearen oinarrizko egitura xehe-xehe aztertu ahal izan zen, bide batez ikertuz honako alderdiok ere: establezimenduen kopurua eta tipologia, salmenta-teknikak, asoziazio-motak, salmenta-zerbitzuak eta pertsonal okupatua.

Hori izan da gero gidalerro fidagarri bat sortu duen ernamuina, ekonomi kostuak eta estimazio-errakuntzak gutxitzeko funtsezko oinarri gertatu izan dena.

Oraingo argitalpen honetan Euskadiko Komunitate Autonomoko Merkatal Sektoreko informazioa jasotzen da, 1986, 1987 eta 1988ko urteetakoa, hiru Lurralde Historikoetako, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako esparru geografikoak besarkatzen dituena, 23 iharduera-azpisektore kontutan hartuz.

Iharduera desberdinak progresiboki desagregatuz egituratu da argitalpena, hasteko eginez merkataritza guztiaren azterketa, gero jarraituz handizkarien informazioarekin eta beraien desagregazioekin, eta azkenik eginez txikizkarien azterketa.

Lehenengo kapituluan, sektoreko ustiapen eta makromagnitudeen kontuko 37 aldagairi buruzko informazioa ematen da, bi alderdiak kontutan hartuta, bai handizkarien eta bai txikizkarien merkatal iharduera.

Bigarren kapituluan, 23 iharduera-sektoretako merkatal ihardueraren 16 koefiziente tekniko eta ratio adierazgarrienei buruzko informazioa jasotzen da.